Nortzuk gara
Landareen hazkuntzan hogei urteko esperientziak ematen digun bermea daukagun enpresa bat gara eta edozein publikorentzako Landare ornamentalen ekoizpen zein salmentaz arduratzen gara.
Aire zabal zein berotegidun negutegietako ekoizpena kontutan harturik 4000m2 instalazioak dauzkagu. Hori dela eta, urte guztian zehar landare mota gehien eskain dezakegu.
Bestalde, gure ohiko jarduera gisa, lantegi, instituzio zein partikularrei lorezaintza zerbitzu eta lore apaingarrien diseinu eta konposizioa ere eskaintzen diegu. Aholkularitza teknikoa.
Salmenta zuzena eskaintzeko MeƱakan (Mungiatik 3 kilometrora) saltoki gune bat edukitzeaz gain, Euskal Herriko azoka ezberdinetan ere izaten gara.